Mezuak

Zorionak neskak! Playoffetara!

Araskik aukera ugari zituen playoffetarako bidea osatzeko, eta zorionez, azkeneko jardunaldi honetan, justizia egin da. Urte oso baten lanaren fruituak jaso ditu gaur Araskik, eta sari puska batekin bukatu egin du liga erregularra. Orain aurretik daukatena sariaz gozatzea da, bereziki zalegoa, Girona Gasteizen berriro ere ikusteak merezi du eta. Cadi la Seu bezalako talde bat et Araski bezalako baten benetako aldea zein den ikusi dugu gaur. Cadik 11 jokalari erabili ditu, gehien jokatu duenak, Hempek alegia, 24 minutu, eta gutxien, S klepowiczek , bederatzi. Gaur ez dute Andrea Vilaroren superbotereen beharrik izan, ezta Shereesha Richardsen indarrarik ere. Gaur ikusi dugu nola 11 jokalari gazte eta talentuz beteta hel daitezkeen azkeneko jardunaldira indarrez eta grinaz beteta. Aitortu behar dut Liga Dian bigarren talde bat daukadala, Cadi la Seu alegia . Araski oso nekatuta heldu da azkeneko aldartera. Jokalari gutxirekin hasi ziren eta bidetik bat galdu zuten (fitxaket

Eta Baskoniak, zer? Beste urte batez Top-8an?

13.472