Eta Baskoniak, zer? Beste urte batez Top-8an?



Erdietsi egin dute! Iraganeko iragarkian Real Madrilekin esaten zuten legez, Baskonia Top-8an egoteak albistea izateari laga egin dio, balentria izanagatik ere. Balentriaren neurria ikusteko, Top-8tik at geratu diren aurrekontuak eta jokalariak ikusi baino ez dauzkagu. Oly, Milan, Maccabi, Khimki… Talde guzti horiek, fitxaketa guzti horiekin, izar guzti horiekin. Bada, bai, Baskonia barruan dago eta talde guzti horiek, aldiz, ez!

Top-8an sartzeko aukera ugari zituen Baskoniak. Lehenengo aukera beraien esku zegoen, Moskun alegia. Baskoniak egin behar zuen guztia kantxan erakutsi zuen, gauza bat izan ezik, Moskuko CSKA izatea. CSKAk ez du zalego zaratatsurik, baina ez dauka horren beharrik. Moskuko antzokian beti dago dena prest errusiarrek ikuskizun zoriontsu bat ikus dezaten; Sarreraren prezioan, hamaika jaurtiketa libre ikustea bermatzen da. Baita atzo ere, nola ez. Epaileek CSKA azkenengo 5 minutuetara eraman zuten, eta hantxe, bere kalitateak erail gintuen.

Moskuko aukera galduta, denon begiradak Istanbulera biratu ziren, beldurrez, izan ere, atsedenaldian Milan partida menpean hartzen ari baizen. Baina Larkinek erabaki zuen Gasteizen jabetutako zorrak kitatzea, eta, Micic lagun, partida erabaki eta Baskonia sailkatu egin zuen. Ez diogu inori ezer zor, Baskonia barruan dago merezimendu osoz, egindako lan itzelarengatik esker.

Orain burua altxatu behar dugu eta CSKAri begietara so egin. Talde honek, Toko Garino eta Janning gehituta, CSKA menperatu dezake. Ziur nago. Baina, hala ere, buruan kezka bat iltzatuta daukat; ez dut nahi epaileengandik inongo oparirik, baina, arren, ez diezagutela ezer ken! Gasteiz ez da Mosku, ez ditugu haien rublorik, baina errespetua merezi dugu! Utz diezagutela berdintasunean jokatzen!

Iruzkinak

  1. I have to say it was an interesting post to read. I learned new information from your article, you are doing a great job. Let’s continue. By the way, we would like to let you know about our company: Premium Travel Vietnam (PTV) is a professional, leading tour operator based in Da Nang city – central Vietnam. Our office is at 21 Che Lan Vien Str, Ngu Hanh Son Dist, Da Nang city. We have been in the tourism industry for many years and with a comprehensive experience in this field, we are proud to be one of the best travel agents in Da Nang in particular and in Vietnam in general. Everyday,we provide tourists with all tour packages, holiday deals, vacations, private trips to all sightseeings, historical sites in Vietnam such as Ha Long bay, Thang Long Citadel, Ho Dynasty Citadel, Trang An Landscape Complex, Hoi An ancient town, My Son Holyland, Hue ancient capital, Phong Nha National Park. Besides, Vietnam is not only well known on the world map but the people are so friendly, warm hearted and welcoming. Today, there are more and more people coming to visit Vietnam by airplane but also by cruise ship. In order to meet a rising demand of customers coming to sightseeing Vietnam by cruise ship, we, PTV, therefore organise Vietnam Shore Excursion. Joining in this tour, PTV helps you explore all beautiful cities in Vietnam: from vibrant, dynamic city of Ho Chi Minh to a coastal, white sand beaches of Nha Trang or worth living city of Da Nang or Hue ancient capital with all relics and splendor left by Nguyen Dynasty or the charming, serene, beautiful city of Hoi An. All will give you unforgettable memories in one day exploring cities from seaport. By the way, you will have an insight into local culture, knowing customs, culture, religions, way of life of Vietnamese people. Furthermore, you can taste some of local food to know more Vietnamese food. It will be an outstanding trip from seaport. Let’s book this tour and we will make your trip a special one. Besides, our company also arranges package tours, private tours or day tours to Phong Nha National Park. A new tourist destination of central Vietnam in Quang Binh province. So, let’s come and explore amazing, fantastic caves and impressive nature as well as spectacular stalactities, stalagmites at Phong Nha Park with Phong Nha Pioneer Travel. For more information, details and assistance, kindly contact us at premiumvietnamtravel@gmail.com or whatsapp us at 0084979613777. We are very pleased to serve you and be a reliable partner to you.



    ErantzunEzabatu

Argitaratu iruzkin bat