Aste honetako
iruzkinak ez du ez Baskonia ez Araski ezta Araberri ere aztertuko… Beno, ez da
egia, aztertuko ditu, baina aste honetan ez duzue irakurgai izango, entzungai
baizik. Gaur abian jarri dut irratsaio berri bat, “Baskonia zainetan”
irratsaioa, eta entzutera gonbidatzen zaituztet esteka honetan:
Zer nolako gaiak
aztertuko ditugu? Saskibaloia oro ar, noski, baina Baskonia, Araberri eta
Araski haien txoko berezi eta jakina izango dute astero. Horretarako saiatu
naiz Euskal Herria mailan aurki nezakeen ahotsik onenak metatzen, eta
harrotasunez aitortu behar dizuet benaz pozik nagoela bildu ditudan ahotsekin…
Lehenengo
irratsaio honetarako, hauek izango dira solaskideak:
-Xabier de la
Fuenterekin Euskal saskibaloia oro ar aztertuko dugu. Askok diote Rafa Muntion
Baskoniako ahotsa dela, eta egia da, gaztelaniaz… Baina euskaraz hitz egiten
badugu, Baskonia eta saskibaloiko ahotsa, ume bat nintzenetik, Xabier izan da…
-Urbix eta Ritxi
Guerrarekin, Baskoniari buruzko solasaldia egingo dugu. Biak ala biak kazetari
bikainak eta entzute handikoak, izan ere, Euskadi irratian, Radio Euskadin eta
Radio Vitorian dihardute. Halaber, biak ala biak saskibaloia maite eta jokoa
bikain irakurtzen dute, beraz solaskide ezin hobeak dira Baskoniaren
egunerokotasuna aztertzeko.
-Oier Bravok eta
Mikel Reinak emakumezko saskibaloiari buruz hitz egingo dute, Araskiren bidea
ongi aztertuz… Oier guztiz ezaguna da Gasteiz irratiko irratsaioetan eta Mendin
ikus dezakegu Araskiren partida gehienetan, eta Mikel, kazetari bikaina izateaz
gain (Solobasketen adibidez irakurri dezakezue), emakumezko saskibaloian aditua
da.
-Bukatzeko,
Araberriri buruz mintzatuko gara Ibai Ruiz de Aretxabaletarekin. Ibai entrenatzailea
da; pare bat talde entrenatzen ditu Araberriko harrobian. Hedabideetan, ahotsa
ezaguna egingo zaizue baita ere, izan ere Marca irratian aritzen da asteartero
Zinez espero dut
gustura geratu izana… eta hala balitz, hurrengo irratsaioetan itxarongo dizuet!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina